www.stop.es | Incentives & Events

Incentives & Events






stop | Incentives & Events | Bilbao & Barcelona
stop sustapen bidaiak eta ekitaldi korporatiboak diseinatzen eta antolatzen espezializaturiko enpresa da, nazio mailan nahiz nazioartean diharduena.

Esperientzia eta sormena dira gure jardunaren ardatzak, eta beti lan egiten dugu helburuei loturik, eta irrikaz, irrika handiz. Aholkularitza eraginkor eta banakakoa eskaintzen dugu, originaltasuna eta benetakotasuna alde batera utzi gabe. Horretarako, lagungarri ezin hobeak ditugu, izan ere, 15 urteko eskarmentua, gure sena eta mundu osoan proiektuak sortzeko, kudeatzeko eta garatzeko beharrezko baliabide guztiak ditugu.

Gure lanaren eta proiektu bakoitzaren berezitasunean sinesten dugu, eta gogotsu heltzen diegu erronka berriei. Gustukoa dugulako harridura sortzea, igurikapen orotatik haratago iritsiz.

(Enpresa nahiz erakundeekin eta enpresa nahiz erakundeentzat lan egiten dugu. Ekitaldiak, sustapen bidaiak, bilerak, aurkezpenak, hitzaldiak eta produktu berriak merkaturatzeko ekimenak diseinatzen eta antolatzen ditugu, hala Espainian nola munduko beste edozein tokitan).

 
facebook gallarie

logo-basque-collection